Prohibido instagrammers: los vecinos de una calle de París quieren cerrarla al turismo https://magnet.xataka.com/que-pasa-cuando/prohibido-instagrammers-vecinos-calle-paris-quieren-cerrarla-al-turismo
Hausnarketa politikoa falta du, baina oso interesgarria da, irakurri.
Eta benetan uste dut: etorkizunean honelako asko ikusiko ditugu (agian ez gauzatzen, baina ba saiatzen). Turismo eredua maila nazkagarrietara eraman dugu (bai, dugu, denok gara turista).
@dabidnet
Herri oso turistikoan bizi naiz, eta "turistaren begiradak" deseroso sentiarazten nau, dena bere gogoak asetzeko egon beharko balu bezala.
Bidaiatzeari utzi beharko geniola uste dut, egun dauden jende mugimenduak etabar ez dira jasangarriak, ez naiz sekula Venezian egon, eta ez naiz joango, noski.
Liburu honetan hausnarketa interesgarriak daude:
@jabiersalis orain bizi naizen auzoa (Armintza, Lemoiz), ez da oso turistikoa (ez da egun asko geratzekoa, azpiegiturak…). Baina bada, ordea, bisita gune bat deitzen diodana: Bilbora datozenentzat (eta Bilbotarrentzat). 600 lagun bizi gara eta igande batzuetan gertatzen dena ez da jasangarria: autoak edonon, zarata asko, portua gorarte…
Bermeora noan bakoitzean Bakion eta Gaztelugatxen ikusten dudana hobeto ez aipatzea ere. Gaztelugatxekoa lotsagarria da.
@jabiersalis liburuak oso itxura ona dauka! Eskerrik asko!
@jabiersalis @dabidnet
Ba niri izugarri gustatzen zait bidaiatzea. Jakina, nire modura, jende uholdeetatik eta betiko toki masifikatuetatik urrun. Eta ez nuke zenbaitek bezala nire burua “bidaiari” bezala izendatuko (nahiz eta oso guay izan), ni turista soila naiz (gaur egun despektiboki erabiltzen den arren). Inork ez du oporretan industria poligono batera joan nahi, denok xarma duten tokiak bilatzen ditugu, eta horrek bere ondorioak ditu.
Argi dago beste eredu bat behar dela, baina ze eredu?