mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

:fedibertsoa: Dabid

Gaur lagun batek nire mugikorraren pantailaren fondoa ikusi eta esan dit oso ederra dela eta zer oihan mota irudikatzen duen (akuarela bat da). Macondoko oihana dela esan diot, eta ez dela existitzen, Gaboren irakurleen irudimenean dagoela. Arraro begiratu didatenez, esan dut: ez izan ni bezain ergela, eta irakurri ezazu Cien años de soledad 34 urtera iritsi orduko, serio.

Egin ez duzuen guztioi, gauza bera egitea gomendatzen dizuet. Ez zaizue damutuko.

@joseba ba ez nekien benetakoa zenik! Entzunda neukan, hori bai, bere herrian oinarritu zela Macondo irudikatzeko. Gauza bera esan zuen bere momentuan Atxagak ere Obabagatik (Asteasu). Baina ez dakit ez ote zen izango "Non dago Macondo/Obaba?" behin eta berriz entzun izanaren eraginez behartuta sentitu zirela erantzun bat ematera, pelmada gehiago ez jasateko 🤣

Aizu! Ba leku ederra dirudi, gustura aterako nuke argazki bat Macondoko kartelean eta tren geltokian!

Irakurri duzu?