@desertorea testu ederra, eskerrik asko. Bat nator diozunarekin!

Oharra: badakit badakizula baina testuan copyleft/libre pixka bat nahasgarri geratu dela iruditu zait. Inor nahastu ez dadin aipatu nahi dut *libreak* diren CC lizentziak 3 direla: BY-SA, BY eta CC0. Hauetatik bakarra da *copyleft*, BY-SA.

@txopi bai, saiatu naiz parentesiaren oharrarekin konpontzen, baina agian merezi du, zehazki zeintzuk diren libreak/copyleft aipatzea. Gero egingo dut. Ume txikiak bezala siestan egon beharko nintzateke eta 😜😜

Eskerrik asko iruzkinagatik eta ekarpenagatik!

@desertorea @txopi Galderatxo bat bururatu zait. CC BY-SA eta CC BY existitzen dira, baina CC SA ez. Badago arrazoiren bat horretarako?

@aldatsa @desertorea kultura askotan egiletza aitortzea aspalditik egiten den zerbait da, horregatik lizentzia gehienetan BY klausula dator. SA, NC eta ND klausulak BY gabe arraro geratuko lirateke; lan batekin zerbait egitera behartzen zaitu norbaitek baina ez dakizu nork?

Existitzen ez diren klausulen konbinazio batzuk baliteke posible izatea baina interes gutxikoak izango lirateke. SA NDrekin konbinatzea bezala, sorta luzatu ko/zainduko luke baina ziurrenik ekarpen askorik egin gabe.

@aldatsa @desertorea "luzatu ko/zainduko" ordez "luzatuko/zailduko" idatzi nahi nuen.

@desertorea ezin zenuen ezer gehiago espero twitter erabiltzaile batzuengandik. Software pribatiboa (twitter) erabiltzera hain ohituta dagoen jendeak garbi dago lizentziak eta hauen ondorioak ez dituela ulertzen

@inigoortega @desertorea mami gehiago dauka aferak, elkarrizketatuak esklusiboki herriko aldizkariarekin egin baitzuen: aiurri.eus/komunitatea/joniube

Elkarrizketa horri salbuespena jarriko baliete, polemika hau ez zen existitutko.

@jon
Hori da @aiurri k ematen duen arrazoia, elkarrizketatuak herriko aldizkariarekin egin nahi zuela ez zuelako esparru lokaletik ateratzea nahi... Baina orduan zergatik zabaldu zuen @aiurri k berak Interneten? Beste arrazoi bat @aiurri ri "zegokion" klik guztiak @argia k "eraman" omen zituenarena. Zergatik orduan ez zioten elkarrizketa horri lizentzia aldatu eta CC-BY-NC-ND jarri?
@inigoortega @desertorea

Nire iritziz @aiurri ren irtenbide duin bakarra, elkarrizketatuari eta kazetariari barkamena eskatzea lizentzia oker erabiltzeagatik, eta @argia ri saltsa honetan sartzeagatik. Eta kitto. Ea hurrengoan lizentziek duten garrantziez ohartzen garen, eta ez direla "guai" geratzeko edo dirulaguntzak jasotzea errazteko letra huts, batzuk.
@jon @aiurri @argia @inigoortega @desertorea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.