mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Gontxa Torre

Euskal hiriburu bateko tren-geltokia. Segurtasun-zaindari bikote batek txartelik ez duen gizon bat jazartzen ari da. Horrela ez du nasan egoteko eskubiderik, nonbait. Gizona heldu dute eta arrastaka eramaten hasi dira, gizonak pasiboki eusten dio. Arrastaka daramate. Haietako bat gizonaren maletaren bila itzultzen da, eta besteak lurrean dauka, ahuspez, bere gainean jarrita. Berriz ere bi zaindariek arrastaka daramate, gizonak pasiboki eusten jarraitzen du.

1/3

Zaindarietako batek ostiko gogor bat eman dio. Kargua hartzen diezu, gizona zein eskubidez jotzen duten galdetzen diezu. Polizia bat dator, 1.90 m eta 120 kg-ko pisua. Zuri galdetu gabe, korporatibismo osoz, segurtasun-zaindarien alde jartzen da, eta berak jarritako segurtasun-distantzia arbitrariora erretiratzeko agintzen dizu. Protestatu duzu, baina bereari eusten dio, segurtasun legea bere alde dagoela, dio.

2/3

Kexa bat aurkeztu nahi duzun galdetzen dizu (badaezpada ere, ez du salatzeko proposatzen). Antzeko beste batzuetan ikusi duzu zeure burua, eta une batez zalantza egin ondoren, ezetz diozu, ez duzu ezer lortuko. Koldar bat bezala erretiratzen zara.

Errua gainean daramazu eta lo egiten ez duzuna zu zara.

3/3

@gontxatorre Zaik zerbait esan nahi omen dizu

@gontxatorre ze kakamokordo erraldoia den jendillaje hori.
Animo, neri ere geratu zait.

@txapisotegi horixe, kakamokordo!!! Zertarako mailaz igo! 😉

@gontxatorre posiblea litzateke beraiek konturatu gabe grabatzea eta sareetan gertatutakoa zabaltzea? Edo arazo gehiago izango lituzke egoera sareetan partekatzen duenak?

@bertol telefonoa eskuan neukan, baina egoera tentsio handikoa izan zen, grabatzen hasteko. Dena den, dena grabatuta egongo da, hortaz seguru nago: Amarako tren geltokian zenbat kamera egongo dira? Dozenaka, seguru asko, zirrikitu guztiak eta angelu guztietatik espazio hori zelatatzeko.

Beraz, inork ikertu nahi badu (Euskotren, Barne Sailak,...) erraza dauka... Baina nik ez dakit hori guztia nola bideratu eta gainera dena estaliko dute. Horrekin ere jokatzen dute.

@bertol Euskotren enpresa publikoaren administrazio kontseiluaren barruan izango diren ordezkari politikoak ere egongo dira. Edo parlamentuan ardurak dituztenak.

Baina nik ez ditut hemen haien profilak ezagutzen, @pellootxandiano , edo @ehbildu ez badira.

mastodon.eus/@gontxatorre/1140

Zuek?