Ekin diezaiogun teknologia burujabetzaren #HodeiaEzDaExistitzen behategiaren asteko errepasoari
Asteartean, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zela probestuz, ZumaiaGUKA-k Txikipediaren inguruan egindako erreportajea jaso genuen
Zumaiako Herri Eskolako hezkuntza komunitateak hasieratik hartu du parte haurrentzako entziklopedia librean
Umeak ez dira hartzaile hutsak, eduki-sortzaile ere badira. Ikasleek mila artikulu baino gehiago sortu dituzte
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/bere-txikitasunean-handi/
Horrez gain, Durangoko Azoka izan da asteko hizketagai nagusia
Urtero bezala Kabi@ gunean hainbat ekitaldi interesgarri egin dira. Esaterako, "BerPiztu ordenagailu zaharra" tailerra eman dute @Elkarteneteko kideek
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/kabi-2024-durangoko-azokan-eremu-digitala-pentsatzen-eta-garatzen/
Begizta izeneko Internet bidezko telebista plataforma ere Kabi@-n aurkeztu dute @izarkom eta Oñatiko Onaro telekomunikazio operadoreek. Euskarazko kateek izango dute lehentasuna
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/izarkomek-eta-onarok-internet-bidezko-telebista-plataforma-bat-sortu-dute/
Astearen errepasoarekin amaitzeko, larunbat honetan 20 urte bete zituen Thunderbird posta elektronikoko bezero libreak
Bizi-bizirik jarraitzen duen proiektua da. 2023an ordenagailuko Thunderbird-en erabiltzaile-interfazeari berritu zuten, eta 2024an programaren "tripak" txukundu dituzte
Duela gutxi Androiderako Thunderbird aplikazioa argitaratu dute, K-9 proiektu libre beteranoarekin indarrak batuz
Zer ekarriko ote digu hurrengo asteak?
@iametza ikaragarri maite dut, ordenagailuan bikain! baita Androiden ere, mezuen zifratze eta guzti . Orain #iOS-erako noiz aterako zain nago! Nere aurtengo gabonetako dohaintza #thunderbird-ek jasoko du