mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Inork probatu al du AAn oinarrituta dagoen Interneteko bilatzailea?

Nik proba batzuk egin ditut eta harrituta nago emaitzekin. Oso ona dirudi!

Adibidez:
➡️ perplexity.ai/search/mastodon-
➡️ perplexity.ai/search/nola-deit

@txopi lehengoan probatu nuen, @inakialegria k toot batean gomendatuta, eta bai, onerako harritu ninduen

@joxe @txopi @inakialegria pena interfazea oraindik ez daukatenez euskaraz, erantzunak euskaraz emateko apropos eskatu behar zaiola

@urtzai
@joxe @txopi @inakialegria Nik ere probatu nuen. Beharbada gaiztoa izan nintzen, baina herriko gauza zehatzak galdetzen nizkion, eta ez zebilen oso fin. Adibidez, zenbat biztanle dituen galdetuta askotan ez zuen asmatzen.

Denborekin ere nahasten zen. Dagoeneko gertatu diren gauzak geroaldian esaten zituen. Edo pertsona konkretu bat (izen abizenekin) talde bateko kide zela esaten zuen nahiz eta dagoeneko ez den. Iturria irakurrita ikusten zen aspaldiko berriekin ari zela, baina beno.

inakialegria

@galaipa @urtzai @joxe @txopi Ados. Baina galdera-erantzunak baino probatu, eta ahal baduzu komentatu, bilaketa klasikoagoetan google ordez (edo googlerekin alderatuz)
Ez du publizitaterik jartzen eta emaitzak nahiko txukun eta euskaraz