Bilbon bazaudete “La Barbería del Norte” bizartegira joan! (Euskalduna Kalea, 4). Berton nire margoen irudiekin erakusketa bat dago.
Leku ederra benetan da, berton lanean daudenak bilboko barberu jatorrenak dira, eta nahi duenak ilea, bizarra konpondu, pianoa jo edo nire margolanekin gozatu dezake.
Hona hemen haientzat egindako tintazko marrazki bat.
@itzikigai_ noiz arte ongo da erakusketie?
@zital Ekainaren amaiararte. Ikusteko bizartegi osoa zehartu behar dozu. Jenteari lotsa emoten deutso bizartegian sartzeak, baina bizarginak ohituta dagoz eta oso jatorrak dira.
Bazoaz gero esan ea gustau jatzun, edo ez
@itzikigai_ orduen astidxe dakot pasateko, lagun batzuk hurre bisi dastez eta, bisitxeren baten pasako nai ikusten, eta kontakotsut :)
@zital Ederto!