16:45 - Amazoneko banatzaile batek deitu du etxera. 1.A-ko auzokidearentzako paketea dauka baina ez dago inor etxean eta nik emango diodan. 'Ados, nire kontu'.
17:00 - Buelta bat egitera atera naiz.
21:00 - Etxera itzuli, paketea hartu ta 1.Ara joan naiz paketearekin. "Baina ikusi etiketa, Joxe, hau ez da nirea!". Halaxe da, beste kale bateko portal zenbaki berdineko 1.Ako bizilagunarentzat da.
21:10 - Han doa Joxe beste portal horretara, Amazonentzako lan egitera dohainik. Txirrina jo baina ez dit inor erantzun
Amazonek, noski, ez du inolako biderik eskaintzen harekin harremanetan jartzeko, norberak egindako erosketa batengatik ez bada.
TA ORAIN ZER?
@joxe entzundakoa entzunda ja badakigu zer ez dugu erabili behar.
Amazon gabe bizi ahal da.
Amazoni boikota!
@muskerrazzurro Yaya, baina aitu kasua zein den: nik kasu honetan ez dut Amazon erabili, eta hala ere harentzat dohainik lan egiten bukatu behar dut gizalege minimo batekin jokatu nahi izanez gero :(