16:45 - Amazoneko banatzaile batek deitu du etxera. 1.A-ko auzokidearentzako paketea dauka baina ez dago inor etxean eta nik emango diodan. 'Ados, nire kontu'.
17:00 - Buelta bat egitera atera naiz.
21:00 - Etxera itzuli, paketea hartu ta 1.Ara joan naiz paketearekin. "Baina ikusi etiketa, Joxe, hau ez da nirea!". Halaxe da, beste kale bateko portal zenbaki berdineko 1.Ako bizilagunarentzat da.
21:10 - Han doa Joxe beste portal horretara, Amazonentzako lan egitera dohainik. Txirrina jo baina ez dit inor erantzun
Amazonek, noski, ez du inolako biderik eskaintzen harekin harremanetan jartzeko, norberak egindako erosketa batengatik ez bada.
TA ORAIN ZER?
@joxe ulertzen badu bigarren erronka bati ekin beharko dio: defektuz Whatsapp mezu bat izango zena, Telegram bihurtu. Has daitezela gose-jokoak!