mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Ba al daki hemengo norbaitek ogasun ta dirulege kontutaz?

Irabazi asmorik gabeko elkarte batek langileak nola kontratatu, fakturak nola in ta nola aitortu jakin naet.

@porru nik halako baten egiten dut lan eta kontabilitateaz ez dakit ezer, baina guk kontratazioak esango nuke gainerako enpresen moduan egiten ditugula.

Mikel Etxeberria Okariz

@porru eta fakturazioa tiketbai-ekin egiten dugu. Hori, bai, urte amaieran ezin dugu dibidendurik banatu.

Ez dakit gehiago sakontzen.

@mikeletxeberriaokariz

Beraz, elkarteak langileak kontratatu ditzazke? Ze erregimenen barruan badakizu?
Edo bestela, hitzein nezake zure elkartean kontu horri buruz dakinakin?

@porru
Elkartearen estatutuek espreski eragozten ez badute, lege aldetik ez dago arazorik langile bat kontratatzeko. Uste dut edozein enpresak daukan baldintza eta betebehar berberak dauzkala elkarte batek baina hau hobe lan aholkulari bati galdetzea, kontratuak, nominak era guzti hori zuzen egiteko.
@mikeletxeberriaokariz

@porru erregimena? Ez dakit oso ongi zer den hori, baina lanaldi osoan zein murriztuan gaude bertan. Kontratu mugagabeak daude, baita denbora batekoak ere... Nik ere uste dut hoberena lan aholkularitza batean galdetzea duzula honena. Nahi baduzu galdetu dezaket gu norekin gabiltzan.

@mikeletxeberriaokariz
Bai, ustet lan aholkularitza baten galdetzen bukatukotela. Saiatu in nahi nun hemen argitzea nekan

Kaixo @mikeletxeberriaokariz, galdetuko zein aholkularitzakin zabiltzaten zuen elkartean? Martxan jarri nahi dut ta