Aizue, hasiberri baten zalantza tontoa: erabiltzaile bat instantzia batean baino gehiagotan egon daiteke, eta mezu zehatz bat honetan edo hartan argitaratu?
Ze demagun egunen batean idatzi nahi dudala eskoziar futbolaz, edo Estatu Batuetako hauteskundeez, edo katalanaren dialektologiaz... (hirurak ala hirurak adibide guztiz, er... fikziozkoak) eta halakoak agian beste zerbitzari batzuetako jendeari botatzeak zentzu handiagoa dauka "nirean" baino
@oihan Zalantza bera dut nik, ez nuke zerbitzari hau nire gaztelaniazko mezuekin "kutsatu" nahi, baino era berean, nola egin?
@iayestaran
Uste dut lehen hitza euskaraz egiten baduzu ez duzula zure instantziako denbora-lerro lokala "kutsatuko".
Federatuan begira ari zarela edonori erdara batean erantzuten badiozu, berak ikusiko du baina zure zerbitzarikoei ez zaie agertuko jario lokalean.
Jario nagusian bai, agertuko zaio jarraitzen zaituenari. Ez dakit ondo ulertu / azaldu dudan
@oihan
@iayestaran
Eta katalanez asko hitz egiteko asmoa bazenu katalanen dialektologiaz, orduan .cat instantzian erabiltzailea sortzea komeni litzaizuke. Abiatzen dituzun elkarrizketak beraiei lokalean agertzeko. Baina gutxi egingo baduzu, hemengo zerbitzaritik traolak erabili eta katalanak jarraitu eta aipatu, beraiekin harremanetan sartzeko.
@oihan