mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Baratzeko hazien mintegia egiten hasi naiz eta ze polita gelditu zaidan 💜

mikelgs :mastodon:

@iune kasualitatez badakizu zainzuriak noiz/nola erein? Mordoska bat daukagu gordeta baina ideiarik ez (noizbait sustrai puska bat erosi izan dugu eta hori sartu lurrean).

@mikelgs ba ez ditut inoiz baratzean jarri, eta Jakoba Errekondoren egutegian ere landatzeko garaia agertzen da, ez noiz erein.

Estekan[0], udaberrian ereiteko jartzen du, eta imajinatzen det martxo hasieran izan daitekela, ondoren apirilean landatu behar badira, hazteko denbora izateko.

Kontatuko diguzu!
[0] jardineriaon.com/eu/cultivar-e

@iune "Haziak, plantulak edo atzaparrak (errizomak). Azken bi hauekin lehen urtea uzta dezakezu, haziekin, berriz, gutxienez hiru urte itxaron beharko duzu." 😳😓 pentsatu beharko dut ea interesatzen zaidan... 😅

Eskerrik asko!!!

@mikelgs ba bai, ez dakit nola izango den, hiru urte lur azpian egon behar dira? Horregatik sartuko dute segurunik landaretxoa.

@iune bai, suposatzen dut sustraiak (atzaparrak?) indartu arte ez dela hasten landare hori zainzuriak fuerte ematen, bere uzta garaian. Izan ere, ateratzen hasi orduko kendu egiten zaizkio, zenbait egun-astez eta gero utzi egin behar zaio gora igotzen eta eguzkia hartzeko landarea egiten.

Udazkenean lehortzen denean-edo moztu.

Hurrengo urtean berriz, lehenengo zuztarrak jaso etab.

@mikelgs ez nekien nolakoa zen ziazerbaren zikloa. Eskerrik asko Mikel!

@iune ziazerba ez eh? Zainzuriak jajaja

@mikelgs ui hori bai jaja nahastu naiz!