Neretzat #fedibertsoa (konkretuki mastodon momentukotz) da euskarazko elkarrizketa gehien ditudan tokia, askoz. Hortik kanpo guti, atzerrian nagoenean noski, baita Lapurdiko kostan nagoenean ere, eskualde horrek aspaldi utzi baitzion arnasgune izateari.
Horrek pentsarazten dit arnasgune batean bizi ez direnentzat idatzizko arnasguneak behar direla, ta mastodonek nahiko eskaintzen duela horretarako.
Gainera, sare sozielateko #PantailakEuskaraz ere behar ditugu. Hainbat arrazoirengatik pantailak gutiago erabili behar dira, baina pantailek gure eguneroko komunikazioan zati handi bat hartuko dute doike urte batzuk gehiago.
Erabilpen hori euskaldundu dezagun, eta bereziki - euskaraz erdaren eraginari aurre egiteko - erdara ezberdinekoen artean gehiago mintza (zutabe honetan nioen bezala). Horregatik ere pozten naiz azkenaldian Lapurdiko jende gehiago hemen agertu izanaz.
https://www.enbata.info/articles/helduak-ikas-zazue-euskaraz-idazten/
@ng Nicolas, gomendatuz joan Ipar Euskal Herriko jendea hemen dagoena. Batzuk jarraitzen ditut, baina gutxi oraindik
@birasuegi ortziralean eginen dut #FF bat, bitartean gehiago heldu bada, sartuko ditut
@ng Bikain, mila esker!
@birasuegi @ng egoki ikusten baduzu, FF traola bat asmatu Iparraldeko jendea "seinalatzeko"
Gustura jarraituko nieke guztiei.
@mikelgs Ea zer iduritzen #XiLaBeNa, bertako bertso txapelketaren izenetik inspiraturik? @birasuegi
@ng @birasuegi nigatik ondo, nahi bada!
@mikelgs @birasuegi goazen ba