Xabier Landabidea Urresti @txerren : “Kezkatuta nago adimen artifizialarekin. Mundua dirudien mundurik gabeko mundu bat osatzen digutelako. Azeleraziotik azaleraziora pasa gara: azal gehiago jango dugu eta mami gutxiago”.
Estitxu Garai Artetxe @EstitxuGarai : “EHUn erabakia hartu dugu X sarea uzteko eta funtsezkoa izan da komunikazioan egindako bide hau guztia. Orain lantzen ari gara fedibertsoan egoteko modua. Aholkularitza eskatzen ari gara gure instantzia propioa sortzeko”.
Jordina Arnau Roig @jordinaarnau : “Badakigu komunikazioa boterea dela, botere on bat, eta Inurrin ikusten genuen behar genuela sarea egiteko, konturatzeko ez gaudela bakarrik. Beharrezkoa izan zen beste iruditeri bat, ez da arrosa, marroi bat da”.
Ainhoa Mendibil Artetxe @emun : “Iruditzen zait eztabaida ez dela izan behar euskara baliagarria den ala ez talentua erakartzeko, baizik nola izango den euskara baliagarria talentua erakartzeko”.
Mattin Solis Uitzi @Teks @mattin_su : “Badaude gida-lerro batzuk sare libreetara trantsizioa egiteko: ez sustatu sare pribatiboak, ez zabaldu eduki esklusiboa horietan eta ez dirurik eman. Informazioa modu burujabe batean kontrolatu behar dugu”.