mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Porru :toka:

Hasi gaitezen traolari gehitzen! Basoan zein zibilizazioan aurkitu daiteke aste honetarako proposatzen dudan landarea: edo izenekin ezaguna, baita gisa ere.

Zitroin usain handia dauka, lurzoru ongi ongarritu, heze eta drainatuetan hazi ohi da naturalki, baina ohikoa da herrietan ere aurkitzea.

Propietate lasaigarriak ditu eta emozio-baretzailea da ere, beste onura batzuen artean.

Jada loratzen hasia da!

Loratzen hasia denean da landarea jasotzeko unea, eta nahikoa da zurtoineko bizpahiru behatz utzita moztea adarrak, orduztik hilabete batzuetara berriz sortuko baizaizkio hostoak!

Infusioan hartu daiteke, lauzpabost hosto lehor edo bizi erabilita. Goizean goiz hartuz gero, emozio-baretzailea da, eta gauean lo egiten laguntzen du, bere propietate lasaigarriengatik.

Landare honen esentzia oso erabilia da hortzetarako xaboia eta antzeko produktuetan limoi edo menda usaia emateko.