mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Play Station 3arekin jolasteari utzi nion, pizten nuen bakoitzean ondoko aireportuetan aireratzeko baimena eskatu behar nuelako. Haizagailua ero moduan martxan jartzen zen eta sekulako soinua egiten zuen.

Behingoz, ireki, garbitu eta pasta termikoa jartzeko aukera izan dut. Tamalez, antzeko jarraitzen du. Dirudienez arrunta da PS3 zaharretan.

Baina tira, duela 5 urte egiteke neukan gauza bat zerrendatik kendu dut eta gustura geratu naiz.

Tasio Sudupe

@doublemauler
Zorionak saiakeragatik behintzat!
Ze asmo? Zarata eta guzti jokatuko dituzu Demon’s souls eta abarrak?

@doublemauler
Nire PS3a 8002f1f9 errorearekin geratu zitzaidan, ez aurrera ez atzera, eta orain il4rgirena erabiltzen dut.

@tasiosudupe Mega Drive-a eta bi portatil ditut zerrendan, begiratzeke. Hauen ondoren, zure PS3a nire kirofanotik igaro liteke. Bermerik gabe.

@doublemauler Bikaina litzateke zure kirofanora bidaltzea, bai! Hitz egingo dugu, badut informazio pixka bat errore horri buruz eta ea zer iruditzen zaizun. Zorte on Mega Drivearekin!

@tasiosudupe Bai. Ez dut uste mikrofonotik entzuteko hainako soinua egiten duenik. Nik kaskoekin jostatzen dut, beraz, niretzat ere, ez da eragozpena izango.