mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Leire [le]

Gogoratu: eragozpen fiskala egiteko aukera dago. Arrazoiak ez dira falta

@garaigoikoa bai, bai, zeharo erraza! Nik iaz egin nuen lehenbiziko aldiz, eta dirua ze erakunderi eman erabakitzea, horixe 'zailtasun' bakarra ; )

@trikutik Nola egiten da? Beraiek bidaltzen duten proposamenetik eta online egin daiteke?

@ileturia nik dena online egin nuen, bai. Egin beharreko bakarrak:
– Gastu militarrera beharrean beste proiektu batera bideratu nahi duzun diru-kopurua zuk hautatutako erakundeari transferitu (zerrenda eta diru-kopurua proposatzen dituzte).
– Foru-diputatuari gutun bat idatzi (eredua egina dago).
– Errenta-aitorpenaren proposamenean diru hori kenkari gisa jarri (esplikatzen dute nola eta non).
–Aitorpenarekin batera bidaltzeko, transferentziaren ziurtagiria eta gutuna erantsi. Kitto.

1/_

@ileturia

Bideo tutorial batean oso argi esplikatzen dute, urratsez urrats. Hementxe:
eragozpenfiskala.org/eu/nola-e

Zalantzaren bat izanez gero, telefonoz edo korreoz ere laguntzen dute. Eta webgunean info pila bat dago.

Aurtengo kanpaina oraindik ez dute abiatu eta agian guztia ez da iazkoaren berdin-berdina izango (proposatzen duten diru-kopurua, elkarteak, etab.), baina urratsak berberak izango direnez, prozedura ikusteko-eta balioko dizu.

www.eragozpenfiskala.orgNola egiten da? | eragozpenfiskala.org

@ileturia Eta online edo paper kontuekin ondo moldatzen ez direnentzat: bulegoak zabaltzen dituzte hiriburuetan, modu presentzialean egiten laguntzeko.