mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

txerren 🇵🇸

Sekulako mina egiten dit gaztetxeak haien ekitaldien berri Instagramen egiten ikustearenak

@txerren :( aspaldi pasa nuen dolua...
Batzuetan oraindik auzoan kartelak jartzen dituzte, ez da gutxi!

@txerren Ez du zuzenean honekin zerikusirik, baina zeharka bai: lehengoan, 60 urtetik gorako emakume batek esan zidan azken bi manifestazioen deialdiak (ordua, abiapuntua) ozta-ozta topatu dituela prentsa idatzian edo paperean oro har. Palestinaren aldekoaz eta Urdaibaiko Guggenheimen aurkakoaz ari zen zehazki. Oso esanguratsua eta oso egia iruditu zitzaidan.

@julengabiria @txerren Ulertzen dut; arazoa izan daiteke. Baina 60 urtetik gorako emakumearen ereduarena molestatzen dit. Nik, berriz (66 urte) sareetan bilatzen ditut deialdiak. Eta bide egokia iruditzen zait. Okerrena da zein sare sozialek gobernatzen gaituzten! Horretan egin beharko genuke indarra; esate baterako, mastodon zabaltzeko lan egin eta utzi bazterrean Instagram, tiktok, twitter... eta horrelakoak

@arasanse @txerren Horrela kontatu nuen, horrela gertatu zelako, ez adin jakin bateko pertsona jakin batzuk (60 urtetik gorako emakumeak) eredu moduan jarri nahian. Ni (51 urteko gizonezkoa) identifikatuta sentitu nintzen, zehazki Palestinako deialdiaren detaileak lortzea ohi baino gehiago kostatu zitzaidalako. Dena dela, emakume haren kezka paperezko euskarriaren galera zen, ez zein sare sozial erabili: alegia, deialdiak orain ez direla hainbeste egiten paperean, baizik eta sareen bitartez.