mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

reggaeton hitza onartu du Euskaltzaindiak eta ni oraindik onartu ezinik. 😠

@txerren @GoizaldeLandabaso je je. #diotenez (sukaldatu) Aditz berria da, ez du inolako tradiziorik. Erdal hitz mozorrotua da, eta gaizki eratua. Euskaraz sukalda hitzik ez dagoenez, horren gainean ezin da hitz eratorririk sortu (sukalda + -tu). Hobe ez erabiltzea. Kozinatu aditza, berriz (...)
(...) , jatorra da, tradizioduna baita.

@Iarantzabal @GoizaldeLandabaso sukaldatu niretzat Ducha Ya! konpainiaren produktu berria da. Aldatu sukaldea! Sukaldatu!

@Iarantzabal @txerren @GoizaldeLandabaso ba begira, ez naiz hasiko ni sukaldatu defendatzen (erabiltzen dudan arren), baina "sukalda" hitza ez existitzearen argudioa... 😂😂😂 ez dira existitzen alda, luza... eta beste hainbat ere, zeren a hori e bat da jatorrian 🤷🏽

@protoeuskaldun @Iarantzabal @GoizaldeLandabaso o ez!! filologo bat inbokatu dugu!! hel guri!!! :)))))

@txerren benetan Euskaltzaindian ez zaie bururatu argudio hoberik? @Iarantzabal @GoizaldeLandabaso

@protoeuskaldun @txerren @Iarantzabal @GoizaldeLandabaso nik sukaldatu erabiltzen dut. Kozinatu bezala osatzen da, baina nik ez dut esaren kozinan nago, baizik eta sukaldean. Zertan? Sukaldatzen.

@Iarantzabal @txerren @GoizaldeLandabaso ikusten! ez al du inork lanik egiten bertan?

@Iarantzabal @txerren @GoizaldeLandabaso Gure etxean, kozinatu sukaldatu bezain arrotza da, prestatu esan dugulako beti.

@Exprai @Iarantzabal @GoizaldeLandabaso bai geuk ere bai. Bazkaria/afaria prestatu egiten da. Sukaldean ostera "ibili" edo "aritu" .

Aldatu... ba ez XXD

@txerren @Iarantzabal ni ziento bat biderrez paratuko naiz sukaldaturen alde. Are gehiago, Euskaltzaindiak onartzen duenean ajoarrieroa eta guakamolea sukaldatuko ditut.