Inork probatu al du AAn oinarrituta dagoen #Perplexity Interneteko bilatzailea?
Nik proba batzuk egin ditut eta harrituta nago emaitzekin. Oso ona dirudi!
Adibidez: https://www.perplexity.ai/search/mastodon-euskaraz-ntkyA2fERaCuUM.TTOr6bw
https://www.perplexity.ai/search/nola-deitzen-da-euskitzeren-se-WEP7.BM3RfuBgmePCmdpfA#0
@txopi lehengoan probatu nuen, @inakialegria k toot batean gomendatuta, eta bai, onerako harritu ninduen
@joxe @txopi @inakialegria pena interfazea oraindik ez daukatenez euskaraz, erantzunak euskaraz emateko apropos eskatu behar zaiola
@urtzai
@joxe @txopi @inakialegria Nik ere probatu nuen. Beharbada gaiztoa izan nintzen, baina herriko gauza zehatzak galdetzen nizkion, eta ez zebilen oso fin. Adibidez, zenbat biztanle dituen galdetuta askotan ez zuen asmatzen.
Denborekin ere nahasten zen. Dagoeneko gertatu diren gauzak geroaldian esaten zituen. Edo pertsona konkretu bat (izen abizenekin) talde bateko kide zela esaten zuen nahiz eta dagoeneko ez den. Iturria irakurrita ikusten zen aspaldiko berriekin ari zela, baina beno.
@galaipa @urtzai @txopi @inakialegria iturri errealak ematen badizkizu gaitzerdi. Niri ChatGPTk lotura faltsuak eman izan dizkit!