mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Urtzi Odriozola :toka:

Taberna ezkertiar eta abertzale batean Mundiala jarrita, Portugal -Ghana. Ez dulert

@urtzai arazoa zein da? ez egitea? edo futbola jartzea? 🤔

@jabotxa ezkerreko ikuspegi batetik eta internazionalismo pixkatekin, bada Mundiala ez lukete jarri behar, bertan lan egin dutenek zer sufritu duten jakinda. Eta ikuspegi abertzale batetik, bada, selekzio propiorik onartzen ez digun txapelketa bat jartzea ere ba ez dut ondo ikusten. Ez nuen galdetu Espainiako partiduak ere jartzen ote zituzten, baina hala ere niretzat pertsonalki ez da onargarria

@urtzai Lehen aldearekin ados nago, hortik nire galdera. Bestalde gure selekzioaren ezak ez luke inolaz ere oztopo bat izan beharko kirol ikuskizun handienak ez ikusteko, bestela ez genuke Olinpiadarik, edota ezein kirol lehiaketarik ikusi/erakutsi beharko. Hori bai, onartu egin behar dut tabernetan espainiar eta, bere neurrian eta tokian, baita frantziar selekzioen partidak ere, irensteko ariketa zaila dela😐