@ekaitz_zarraga ez dut inondik inora errespetu faltarik ikusten. Beraiek ingelesez berba egiten dutenean ingelesez berba egiten ez duten guztiekiko errespetu falta burutzen dute? Ez dut uste.

Berriz diot: _ez dago_ Israelgo estatu genozidaren mailakorik (eta ados nago estatu genozida asko daude). Nahi beste eztabaidatu genezake, baina ez dut uste iritzia aldatuko dudanik.

@ekaitz_zarraga neure burua hobeto azaltzeko: Alemania naziarekin ere ezin da alderatu Israel. Motz geratzen zaie alderaketa.

Jarraitu

@dabidnet @ekaitz_zarraga ekitaldidxe israeleko gobernuek antolatu dau?
dana dala, estatue !== herritarrak

@zital ekitaldia Debianek antolatu du, bere borondatez. Horrexegatik da bideragarria boikota eskatzea (Israelek antolatu izan balu nekez balioko luke ezer eskatzea). Debian bezalako proiektua batek, BDSa sustatu beharko lukeela uste dut.

Eta kasu honetan !== horrekin oso oker zaudela uste dut (baina oso oso oker, ezin okerrago) @ekaitz_zarraga

@dabidnet @ekaitz_zarraga
nik ondo topaten dot boikota eskatutie, bertan eitxie ondo topaten doten moduen, gero bakotzak jakingo dau zer ein bidauen, batzuk esan dauie eztizela jungo, ba ederto

@zital nik ez dut ondo ikusten, inondik inora, Debianen mailako proiektu batek Palestinan bizi den egoera normalizatzea. Eta hori egingo dela deritzot (zuzenean edo zeharka) @ekaitz_zarraga

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.