Bart Israelek 400 palestinar hil ditu eta 500 zauritu. Ostegun eta ostiralean mobilizazioak Euskal Herrian Palestinaren alde eta sionismo genozidaren kontra.
Euskal Herria Palestinarekin beti!!
Osteguneko eta ostiraleko mobilizazioez gain (Palesitanerik Elkartasunak deituak), larunbatean mobilizazio nazionala Donostian (Gernika-Palestinak deitua):
@Biozale1
Egun berean eta ordu bertsuan EHBizirik sareak zuen aspaldian manifestazioa deituta.
Pena izugarria ematen dit egoera honek.
Agenda kudeatzailea behar dugu lehenbailehen, erruak eta abarrek ez irensteko.
Elkar babestu behar dugu.
@hausnarrean ba bai, baina jendea mobilizatzea da garrantzitsuena. Ez non, baizik eta mobilizatzea. Donostira joan ahal direnak Donostira joan daitezela eta Gasteizera ahal dutenak joan ba Gasteizera. Ez dago dramarik. Herria mugiaraztea da garrantzitsuena. @mastodon.social
@Biozale1 @hausnarrean@mastodon.eus
Buelta batzuk eman dizkiot zure erantzunari, eta hemen nire ondorioak:
Alde batetik, uste du bi borrokentzat onena litzatekeela egun ezberdinetan jartzea, jende gehiago biltzeko, batean zein bestean.
Eta bestetik, batera zein bestera joango litzatekeen jendeak aukera izango lukeela bietara joateko, baztertzen duena baztertzen duela, errudun sentitu gabe eta lasai.
Gu, zoritxarrez, etxean dugun lanarekin ezin inora joan; beraz, hautaketa mingarririk ez. Bihotza bietan.
@hausnarrean bai erabat ados. Nire erantzunarekin ez nuen esan nahi data ezberdinetan ipintzea hobea izango ez zenik. Askoz hobea litzateke bi data ezberdin bietara joateko eta bietan jende gehiago biltzeko. Baina datak ipinita daudenez, jendea joan dadila nahiago edo hurbilen duenera, mobilizatzea. Ni Lurraren defentsaren aldekora noa lehenagotik deitua zegoelako @mastodon.social @hausnarrean