Gogoratzen #Erronkaribar-ko Juan Martin Hualderen eskuizkribu hau, #euskara-ri buruzko datu politak zekartzana?
Gaur, igande arratsalderako harittoa (#espoilerra)
Artikulua eta xehetasunak hemen: https://doi.org/10.1387/asju.25976
(1/7)
1.- EUSKARAZKO HITZAK
Erronkaribartar suharrak ederki jipoitzen ari ziren tuterarrak #Bardea-n, zahar batek, errukiz, "aski da" esan zuen arte.
(2/7)
2.- HIZKEREN #PRESTIGIOA
Iruñeko eta Nafarroa Behereko euskara kortesagoa da, baina erromantzearen eragin handia du. Pentsa, "zapato" "zapata" esaten dute, eta "pretina" "petrina" . Erronkaribarkoa perfektuagoa da, "oskia" eta "zintoa" esaten dutelako
(3/7)
@esantazilia Zintoarena oso ona duk! Gogora ekarri zidak aspaldi Erronkaribarko agure-atso batzuk inkestatzen ari nintzela beren gaztelanian erabiltzen zituzten euskal hitzak atera nahian, eta batek uste zuela "palangana" euskarazko hitza zela.