Kaixo Mastodon !
2023an sortutako kooperatiba gara, eta gure helburua kirolaren bidez euskararen erabilera sustatzea eta eraldaketa soziala bultzatzea da.
Sinesten dugu kirola gizartean aldaketak eragiteko tresna paregabea dela. Usurbilen gaude, baina Euskal Herriko udal, kirol federazio eta elkarte askorekin egiten dugu lan.
Aurrerantzean, hemen partekatuko ditugu gure jarduera eta edukiak eta hemen solasteko gogoz gatoz.
Elkar ikusiko dugu Mastodonen!
@Kirolean kirolean euskara bermatzen den ebaluatzen duzue?
Gasteizen atletismo klubik badago, euskara zaintzen duenik?
Pilota kiroletan euskararen alde berariaz egiten da?
Horrelako kezkak eduki izan ditut. Nora idatzi behar nuke?
PD: egia esan palo pixka bat ematen dit, ez dut "senide pelma hori" izan nahi.
@mikelgs Kaixo Mikel,
Lanean jarri gaituzu iritsi orduko
Kirolean euskararen erabilera bermatzen dela ebaluatzen eta jarraipenak egiten aritzen gara zenbait herritan, bai.
Gasteizko kirol errealitatearen gertuko berri ez dugu, ezin dugu zure zalantza argitu.
Pilota elkarteetan, orokorrean, berariazko joera antzematen da euskararen alde, bai.
Gustura erantzungo dugu beste edozein zalantza baduzu.
kaixo@kirolean.eus posta elektronikora bidal ditzakezu zalantzak edo galderak.
@Kirolean eskerrik asko!!