mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.3K
erabiltzaile aktibo

|an Emakume Langileon Nazioarteko eguna dela eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdietan parte hartzera animatzen zaituztegu herri, hiri eta eskualdeetan.

Faxismoari aurre egiteko aldarria ezin hobea deritzogu, egoera larriaz jabeturik. Askatasun guztien aldeko lana guztion ardura baita; batzuetan bakoitza bere alorretik eta beste batzuetan indar metaketa guztion artean eginez.

Olatukoop

sarean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea dugu xede, bizitzak erdigunean dituen ekonomia behar dugu, eta, bizitzak zaintzen eta garatzen dituen ekonomia feminismotik eraikitako ekonomia da.

Gainera, guk ere argi eta garbi dugu aliantzen bidez egin beharreko bidea dela.

FAXISMOAREN KONTRA AUSARDIA eta ALIANTZA FEMINISTAK!

GORA Borroka Feminista!
GORA Euskal Herria feminista!