mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

EH Bildu Orereta/Errenteria

Gogoratu, GAUR 18:30 Reina aretoa.

KOMUNIKAZIOA ASKATU, FAXISMOARI STOP!

'Sareak, komunikabideak eta ultraeskuinaren estrategiak' izenburua duen hitzaldiarekin @jonathanmartinz izango dugu gurekin.

Hitza: oarsoaldea.hitza.eus/2025/02/2




@ehbilduoe @jonathanmartinz Interesgarria izan da. Hala ere, kartela oso-osorik eta tut guztiak euskaraz zirela ikusita, hitzaldia ere hala izango zela uste nuen. Saioa gaztelaniaz zela adierazi behar zen.

@ileturia @jonathanmartinz Kaixo Igor, arrazoi duzu, gure akatsa izan da. Komunikazioa euskaraz hobestearen hautua egina dugu naiz eta gero batzuetan eduki batzuk gaztelaniaz izan, eta hori ondo adieraztea dagokigu. Hurrengorako oharra eta zuzenketa apuntatua. Mila esker!

@ehbilduoe @jonathanmartinz Bai, eta ondo dago komunikazioa euskaraz izatea, baina saioa ez bada euskaraz adierazi beharko litzateke, "saioa gaztelaniaz izango da". Eskerrik asko erantzuteagatik eta esandakoa aurrerantzean kontuan izateagatik!