Gogoratzen #Erronkaribar-ko Juan Martin Hualderen eskuizkribu hau, #euskara-ri buruzko datu politak zekartzana?
Gaur, igande arratsalderako harittoa (#espoilerra)
Artikulua eta xehetasunak hemen: https://doi.org/10.1387/asju.25976
(1/7)
1.- EUSKARAZKO HITZAK
Erronkaribartar suharrak ederki jipoitzen ari ziren tuterarrak #Bardea-n, zahar batek, errukiz, "aski da" esan zuen arte.
(2/7)
2.- HIZKEREN #PRESTIGIOA
Iruñeko eta Nafarroa Behereko euskara kortesagoa da, baina erromantzearen eragin handia du. Pentsa, "zapato" "zapata" esaten dute, eta "pretina" "petrina" . Erronkaribarkoa perfektuagoa da, "oskia" eta "zintoa" esaten dutelako
(3/7)
3.- EUSKARAZKO PREDIKAZIOA
Baltasar Andres, #Uztarroze-ko parrokoa XVI. mendean, oso ona omen zen #euskara-z predikatzen.
(4/7)
4.- #ELEBITASUN GOIZTIARRA
Haurrei, euskaldunak izan arren, maisuek berehala irakaste diete gaztelaniaz, eta Nafarroako beste lekuetan baino hobeki mintzo dira.
(5/7)
5.- EUSKARA, GODOEN HIZKUNTZA
Erronkaribarren iraun du euskara puruak, godoek hitz egiten zutenak, nahasterik gabe, ez baitu inoiz inork konkistatu.
(6/7)
ONDORIO BATZUK
1. Euskal hitz batzuk lehen aldiz ageri dira eskuizkribu honetan
2. Balizko elebitasuna: euskara legitimazio hizk.; gaztelania kultur hizk.
3. Oñatin ikasitako predikatzailea
4. Purutasuna godoei loturik (ez Tubali): euskaldunen artean bakarra
On egin!
(7/7)
@esantazilia Oso-oso interesgarria, mila esker!!
@esantazilia Eskerrik asko, oso interesgarria!