mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Datu zehatzik ez badut ere, esango nuke euskaldun militanteok nagusiki bi esfera profesionaletako kide gisa nabarmentzen garela: administrazio publikoko langileak, ordainsari onekoak, eta sortzaile artistikoak (idazleak, musikariak...), oro har soldata minimoaren azpikoak. (1/8)

Gilen mejuto

Hutsune handia ikusten dut, berriz, beste eremu handi batean: negozioen mundua, ostalaritzatik hasi, mota guztietako saltokietatik pasatuz, eta edotariko zerbitzu eta enpresetaraino. Holakoetan euskara hutsaren hurrengo da, gehienbat, euskaldun askok horietan jardun arren. (2/8)

Nire ustez, euskaldunok ahala egin behar genuke arlo sozioekonomiko horietan leku nabarmena irabazteko, gure hizkuntzak gero eta presentzia handiagoa izateko. Hortaz, euskaldun ekintzaileak behar ditugu, hots, negozio eta enpresak sortzen dituzten euskal hiztun militanteak. (3/8)

Esparru horietan, euskara ardatza izango da, enplegatuei euskaraz jakitea eta aritzea exijituko zaie, eta behar duten prestakuntza profesional zein linguistikoa emango ---baldintza eta soldata duinekin batera---, hizkuntza paisaia lehentasunez euskeraz mintzatuko da... (4/8)

hornitzaileei zerbitzua euskaraz emateko eskatuko zaie, fakturak, aurrekontuak eta abar lehenespenez euskeraz egingo dira eta bezeroa euskaraz egitera animatuko eta euskaraz egiteagatik sarituko da. (5/8)

Euskaldun batzuek Mondragon kooperatiba sortu bazuten, zergatik ezingo dugu guk bultzatu antzeko proiektu potente bat, baina euskalduna, sozialki justuagoa, eta gure nazioarentzat estrategikoa dena? (6/8)

Holako proiektu batean, administrazioko euskaldunok funtsezko eginkizuna genuke. Euskarari esker aisetasunez bizitzea lortu dugunez gero, euskara eman digun komunitatearekiko zorra kitatzea dagokigu, proiektuak behar duen kapitalaren parte bat ekarriz. (7/8)

2025. urtea indarraldiarena izango bada, zer indartsugorik EH osorako proiektu ekonomiko euskaldun bat abiaraztea baino? Has gaitezen horretan pentsatzen behintzat.

2025 indartsua izan dezazuela! (8/8)

@gilentxo @izarkom zuk aipatutako oinarrien gainean sortu genuen. Ez da negozio bat, gizarte-ekonomia eraldatzailean oinarritutako irabazi asmorik gabeko telefonia eta internet operadore kooperatiba baizik. EHn proiektu sozioekonomikoak ere beste era batetara egin nahi ditugulako. 3800 bazkide dagoeneko eta proiektu euskalduna, goitik behera.

@atxamart @izarkom
Bai, nire proposamena ildo horretatik doa, eta beraz posible da horrelako proiektuak sortzea. Baina Izarkom asko beharko genituzke, ahal bada arlo ugari hartzen dituen ekimen nazional batean txertatuta. Helburua: dozenaka/ehunka izarkomez eratutako sare handia.