Nik benetan ez dut ulertzen zergatik ez gauden egiten hau errepideetan. Zarata kentzen du, elektrizitatea sortzen du eta, gainera, panel horiek landa-eremuetan jartzearen eztabaida kentzen du.
Ez al da posible? Ingeniaritza-mugaren bat al dago? Gustatuko litzaidake jakitea.
Edo beste hau. Jada degradatutako azpiegitura bat erabili dezakegu, eta ez da izango gurean ez dugulako errepiderik.
@theklan Makina bat parking ere badago...
@gontxatorre zehazki. Itzala eman ahal dizkiegu, adibidez, zentro komertzial guztietako parking guztiei. Baina hor ari gara, borrokan, zereala landu edo energia atera eztabaidarekin.
@theklan Hala da. Eta gero, gainera, aparkalekuen teialtu horien azpian, bertan sortutako argindarrarekin karrgagailuak jarri daitezke, eta jendea energia-komunitateetan antolatuta baldin badago, bertatik kontsumitzeko aukera ere badago.
Beno, eta gero, gure etxe guztien teilatuak daude...
@gontxatorre baina hor ulertzen dut komunitateak egin beharreko gastu bat dela, eta zaila dela hori adostea. Errepideak eremu publiko dira, administrazioak bultzatu dezakeen zerbait da.
Ez dakit zerbaitek ihes egiten didan, ze ez dut horrelako proposamenik ikusi.
@theklan formulak badaude...
Ahal baduzu, 27an hona gerturatu eta kontatuko dizut...