Trantsizio energetikoa denen ahotan dugun honetan, ustezko irtenbide horrek dakartzan arazo potolo eta albo-kalte larri batzuk kontatu ditugu segidako erreportajean
Kongo eta kobaltoa: zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2899/kongo-eta-kobaltoa
Gailu eta auto elektrikoen baterientzako kobaltoaren %76 Kongoko Errepublika Demokratikotik dator, baina haur esplotazioa, istripuak eta kutsadura itzultzen dizkiegu ordainetan. Ez da nobedadea, lehen ere gauza bera gertatu baitzen boliaren eta kautxuaren industriekin: genozidioa eta esklabotza eman zitzaien kanbioan.
Behean bi ilustrazio: ontzi esklabista batetik, auto elektrikoa bestetik. Non dago diferentzia?
Katanga Garaia eta Lualaba probintzietan daude kobalto meatze nagusiak, eta ingurumen-hondamendi izugarria eragiten ari dira, errekak kutsatu eta hauts toxikoa zabaltzen baitute edonon.
“Eraikinak, etxeak, errepideak, pertsonak eta animaliak krakaz estalita daude”, azaltzen du Siddhart Karak 'Kobalto Gorria' liburuan
Mapa: Urko Apaolaza / ARGIA CC-BY-SA
Baina kongoarrek ez diote genozidioari eta esplotazioari besterik gabe otzantasunez erantzun. Erresistentzia historiko bat ere badago atzean, Patrice Lumumbak 1960an garbi esan zuen:
“Jadanik ez gara zuen tximinoak”
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2899/jadanik-ez-gara-zuen-tximinoak
Abenduko #Larrun302 gehigarrian saiatu naiz hau guztia kontatzen, Iñaki Landak egindako ilustrazio ikaragarria azalean duela.
Kongo eta kobaltoa: krimen baten froga soinean.
WEB: https://argia.eus/argia-astekaria/larrun/2899
PDF: https://www.argia.eus/astekaria/docs/2899/azala/larrun_302.pdf
@urkoapaolaza Ze azal bikaina!!!