mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

#unibertsitatea

0 argitalpen0 parte-hartzaile0 argitalpen gaur

inaugurazioa, ospakizuna interkooperazioan eta oinarrien manifestua.

Elkarlanean abiatutako ekimen garrantzitsua da ESSi gela, EHUko ikertegiarekin eta @REASeuskadi|rekin martxan jarritako interkooperazio proiektua ibilbide akademikoak landu, eta praktika eta pentsamendua unibertsitate eremuan garatzeko.

Azalpenak Olatukoopen webguneko argitalpenean:

olatukoop.eus/essi-gelaren-ina

Olatukoop · ESSI gelaren inaugurazioa • OlatukoopMartxoaren 21ean inauguratu zen EHUn ESSI gela berria. Akademia eta ESSE dihardugunon artean eraiki nahi dugun zubi-tresna berria, beste ekonomia bat edo bizitzarako ekonomia bat posible dela ikustarazteko.

ESSi gelaren irekieran parte hartu genuen pasa den astean EHUren Enpresagintza fakultatean Donostian. Parte garen @Olatukoop sarea interkooperazio proiektu honetan saretu da @reaseuskadi eta EHUko ikertegiarekin batera.

Aurkezpenaren antolaketa lanetan aritu ginen, diskurtsoa, jardunaldiko edukiak, logistika eta amaierako musika eta ekonomia saioa antolatzen.

[ESSi gelaren printzipioak 10 puntuko dekalogoan irudian]

Aurrera! 🍇

Lan desiragarriak posible egin eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean ibilbide profesionalak lantzea posibleago izango da euskal jendartean EHUn gaur inauguratu den essi gelari esker. EHU eta REAS Euskadirekin elkarlanean eta interkooperazioan sortu dugu proiektu hau.

Akaso, zerbait pentsatu eta idazteko laguntza eskatu nahi dizuet |n egiten duzuenoi, fokoa

Ikerketan Software Librerik erabiltzen duzue?

-Erantzunak baiezkoak badira, ahal baduzue zehaztu erantzunean-

Badirudi Mastodonera kexatzera bakarrik natorrela baina, lagunok, batzuetan lagungarria zait zuekin halako kontuak konpartitzea. EHUk tresna berria kontratatu dio CISCOri bideo-konferentziak egiteko. Erabilera manuala sortu dute, amaitu gabe igo dute sarera (ikasturtea jada martxan dela) eta bertan diotenez, tresna Windows/Mac/Linuxen instalatu daiteke. Manualak soilik azaltzen du Windowsen nola jarri