Auzoan abandonatutako dordoka bat aurkitu dut. Bihar animalien babeslekura eramango dut. Animaliak ez dira beraiez aspertzean bota daitezkeen jostailuak eta horrela abandonatzeak ekosisteman eragin kaltegarria izan dezake
#Usurbil
"Dortokak? Hemen?" artikulu interesgarria argitaratu zuten @elhuyar aldizkarian 2012an:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-librean/dortokak-hemen/
Laburtuta: Gurean badira mehatxupean dauden bertako bi dortoka edo apoarmatu espezie: apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa) eta apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis).
Jendeak abandonatutako espezie inbaditzaileetako dortokek kaltea eragiten dute ekosisteman.
#NaturaBizian ikusi bezala kontserbazio lanetan ari den jendea ere badago zorionez:
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/natura-bizia/bideoak/osoa/8276361/gerriraino-uretan-sartuta-apoarmatuak-aurkitu-eta-grabatzeko/
Udaltzainekin hitz egin dut eta Igeldoko Arrano etxera eramango dute aurkitu nuen dortoka. Bertan bi lan egiten dituzte:
* Zauritutako basafauna osatu eta natur ingurunera itzultzen saiatu.
* Fauna arrotzaren erreskateko etxea.
http://www.arranoetxea.net/index-eu.html