Lengo astian ingles bat eon zan gure artian, Alemaniako komunitatean, ta denak inglesez hitzeitea pasa zian, are alemanen artian ere. Ni harrituta, hizkuntza eskubideen gañeko hausnarketarik ez.
Ba inglesak bukaeran eskerrak eman zizkigun denei inglesez itean esfortzuagatik. Ta oain pentsatzen nabilela, nahiko keinu hipokrita iruitze zait, are inperialista. Pribilegioa jakiñan gañian baliatu ta geo itxura garbitu eskerrak emanez. Igual hasieratik in barko zion uko pribilegioai...
@porru Erregular! Distantziak distantzia, euren burua kosmopolitatzat dauken gazteleradun elebakarrak gogoratzen jestek ingles batzuk. Oso gustora jarek gaiñera, egoera horretan! Neuri oso deigarrixa egitten jatak, esate baterako, munduko #speleo komunidadian (UIS) lau hizkuntza ofizial egotia, baiña de factoko lingua franca inglesa izatia. Igaz kongresu baten ikusi najuan hori, Frantzian. Frantsesak ezagututa, batzuei oso gogorra egitten jaken hori onartzia... Baiña onartzen juen halan be.
@txikillana @porru "ez dut beste hizkunzarik jakin beharrik, nirera moldatuko dira beste guztiak" kontzeptua etortzen zait burura ingelesa darabilten herrialdetako biztanleak turismoan ikusten ditudanean. Eta beraiengatik lotsa sentitzen dut.
Hare okerrago, guztiz harrigarria iruditzen zait txinatarrak edo taiwandarrak japoniara oporretan joatean, ingeles bitartez komunikatu behar izatea. Beraiengandik 10.000kmra dagoen hizkuntza batekin. Guau.
@inigoortega @porru Une honetan, Europako #speleo kontserbazio komisio batean nabil. Kideak Luxemburgo, Bulgaria, Rumania, Grezia, Alemania, Belgika, Italia, Frantzia, Polonia eta EHkoak gara. Ingelesez funtzionatzen dugu. Arraroa da, baina... nola bestela?
@txikillana @inigoortega @porru ingelesez hitz egingo nuke alemaniar batekin, gustura.
Ingeles batekin gaztelaniaz, gustura.
Bestela ingelesaz paso egiten saiatuko nintzateke! Hurrengoan elkarrizketa paraleloak hasi alemanieraz, Porru!
@mikelgs @txikillana @inigoortega berandu zatoz jajaj
Hoixe ite nun beti, nik haste nitun elkarrizketak alemanez in
Geo hitzein nun hemengo (Alemaniako) laun batzukin ta azaldu nien ingelesa onartze badiote joera zapaltzaileak bultzatze dituztela, ta ulertu zuten