mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

@ISFEuskadi kaixo!

Oso interesgarria!

Euskaraz parte hartzeko modurik izango da?

Interpreterik behar dugu?

Oso erraz egin dezakegu, makinak-eta erabili barik ere, bolondresen bat edo besteren laguntzaz.

Primeran legoke!
Merzi!

@Eleder Kaixo berriro ere! Tamalez, Gladis, hizlariak ez daki euskaraz eta bere analisia gaztelaniari buruz izango da. Hala ere norbaitek euskaraz galdetu edo parte hartu nahi badu ez dago arazorik izango, noski!
Moldatuko gara bertan itzultzeko ez kezkatu horregatik.

@ISFEuskadi Esker mila argitzearren, zorte on biharko ekitaldiagaz! Beste ekitaldi batean izatekoa naiz bihar. Dana dala, ondoren, biharkoari buruzko edozelango inforik ateratzen baduzue, estimatuko genuke.

Eta animatu, bai, euskarazko interpreteen kontuagaz (prest egon, eta parte hartzaileak animatu euskaraz parte hartzera normal, gustura).

Normalizatu dezagun edozein ekitalditan euskaraz parte hartzea, oso kontu sinple eta ahaltsua izan daiteke-eta!

@Eleder Kaixo Eleder, bai saiatuko gara informazioa blogeko sarrera batean argitaratzen!
Mila esker zure animoengatik, saiatzen gara egiten ditugun ekitaldi guztietan euskararen erabilera bermatzen! Zuk ere lagundu nahiko bazenu, itzulpenak egiteko boluntario bila ere bagabiltza...;)
Ondo izan

@ISFEuskadi Bai, boluntario egiteko prest neu be! Ingeniaritza Eskolara itzultzeko modu polita ;-)! Epostaz hitz egingo dogu! Arrasti polita bizi!

ISF Euskadi

@Eleder Primerakoa litzateke! Zure mezuaren zain gelditzen gara.
Oso ondo ibili!