Udalekuetan izena emateko epea astelehenean, martxoaren 31ean, irekiko da. 200 plaza eskainiko dira.
Aisialdia euskaraz. Etxeko gaztetxoenek Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutu, jolasak, dantzak, antzerkiak eta beste hamaika ekintza egingo dituzte.
Izena emateko epea: martxoak 31 - apirilak 11. Lezoko Udaleko webgunean edo Euskara eta Kultura sailaren bulegoan.
Informazio guztia: https://labur.eus/udanjostatzera