mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.3K
erabiltzaile aktibo

Esan didate Mastodonen jendea oso jatorra dela. Nork etorri nahi du gaur gure etxeko armairuak ordenatzera? Txokolate beroa gure kontu ☕ 🍪

Arantza San Sebastian🏳️‍🌈🏳️‍⚧️

@Ziharae @AmaiAsto herenegun ibili nintzen ni. Baina ez ziren arropak eta horrelakoak. Erretiratu aurreko paperak ziren gehienak: apunteak, ikastaroak, bileretako oharrak, material didaktikoak, irakurritakoen oharrak, egin beharrak, emandako saioak... Gordeta nituen, memoriaren makuluak galtzeko beldurrez 😚

@arasanse duela hamar urte, amaren liburu eta paperekin zer egin erabakitzea egokitu zitzaidan. A zer mina, zerbait zaborretara botatzen nuen aldiro (eta asko bota behar izan nuen, erosketa-gurditxoarekin atzera-aurrera ibilita). Geroztik, paper solte gutxi gordetzen dut. Liburuak bai pilatzen ditut, eta beti zalantza bera: zer egingo dute gero semeek hauekin? @Ziharae