Sare sozialekin lotutako gaiak izan dira nagusi aste honetan teknologia burujabetzaren #HodeiaEzDaExistitzen behategian
Asteartean https://matx.eusen berri izan genuen, Tokikom-ek sortutako tokiko kirolaren sare soziala
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/mastodonen-oinarritutako-matx-eus-sare-soziala-abiatu-da-euskal-kirolaz-jarduteko/
Ostegunean sei urte bete zituen https://mastodon.eusek. Urtemuga ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" atxikimendu kanpaina abiatu dute
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/gure-aukera-sare-libreak/
Sinatu duzue?
https://kaixo.mastodon.eus/atxikimenduak.php
Ostegunean @ueu_orokorra, @Teks eta @badalabek antolatutako "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" jardunaldian izan ginen Orereta-Errenterian
Goizean kultura libre digitalarekin komunikatzeko tailerra egingo zuten, Rita Barrachinarekin
Arratsaldean sare sozialen inguruko hausnarketa interesgarriak egin zituzten hainbat hizlarik: @titi, @marcelcosta, @teclista eta @Shine_McShine
Amaitzeko, @aldatsak pil-pilean dagoen gai bati buruz idatzitako artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu: "X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?"
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/albistea/x-etik-irten-nahi-nor-dago-mastodonen-eta-blueskyren-atzean-nola-finantzatzen-da-bakoitza/