Zergatik dira pertsona batzuk erabat ezgai puntual iristeko?
Badago esplikazio zientifikorik? Psikologiatik, soziologiatik...
Sistematikoki berandu iristen den norbait badago, zein da zuen barruko esperientzia?
@txerren Ni saiatzen naiz, baina ez dut beti-beti lortzen: a) Denbora gaizki kalkulatu b) Azken momentuko ezustekoak (txarrak), c) Etxean zerbaiten bila (giltzak, ...) d) Etxean zerbait ahaztu eta bueltatu beharra... e) Irten aurretik, egiteko duzun guztia bukatzen saiatzea, dena kontrolpean utzi. Emaitza: denboraz iristeko korrika ibili beharra. Gertatzen zaidanetan autokritika egiten dut eta berandutzen bazait abisatu egiten dut, eta barkamena eskatzen dut. Ea aurten.