mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.3K
erabiltzaile aktibo

@txo_elurmaluta @argia @iametza bueno, jendeak gaiari humanismotik eusten dio, eta humanismoa, gehienetan, politikaren kontrakoa da. Gaur egun esaten duenak "orain arte gizakiak kontrolatu duela teknologia..." ba edo oso inuzentea da edo uste du besteok garela inuzenteak. Azpikook ez dugu sekula ezer kontrolatzeko jabetza nahikorik izan. Ados zurekin, behar genuke eztabaida apur bat testuinguratu edo niri behintzat ez zait iruditzen inora joango denik...

jukers

@okerreko @txo_elurmaluta @argia @iametza
Humanismoa politikaren kontrakoa izatea garatuko zenuke, mese? Horrela hain motzean irakurrita, beste derrape bat iruditzne zait.

@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Beno, luzea litzateke garatzen, termino orokorretan. Dagokigun gaiari lotuta, hainbat pertsona eta eragile larrituta agertzen dira teknologia horrek (AAk) gure "humanitateaz" beste egingo duelako, gure gizatasuna lapurtuko digulako. Humanoa denaren irudi idealizatu bat dago hor, ez duena teknologia barne hartzen alde batetik, eta uste duena "humanoa" den guztia ona dela berez.

@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Halako kexek ez dute gogoan hartzen humanitatea bera badela arazotsua eta problematikoa. Alegia, "humanotzat" duguna, berez, badela konteptzio burges bat, arrazista eta patriarkala gainera. Humanoaren neurria finkatzeko gaitasuna duten subjektu batzuk daude, eta horren atzean ezkutatzen da gure gizarteak eta humanitatea gidatzen dituen printzipioak ez direla neutroak, kapitalaren metaketan oinarritzen den sistema orojalea baizik

@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Alegia, humanitatea defendatu nahi badugu (eta, berriz diot, nire ustez ez litzateke hori izan beharko) ez genuke pentsatu beharko "AAk humanitatea lapurtzen digula" teknologia bat delako, baizik eta AA gidatzen duten printzipioak, enpresa handiek gorpuzten dituztenak, beste pausu bat gehiago direla gure azken mendetako garapenean eta, besterik gabe, norabide berbera jarraitzen dutela. Ez dago alarmarik. Egotekotan, aspaldi piztuta beharko luke.

@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Humanismoaren kritika hori lotzen da nahiko estuki, ziur aski (eta barkatuko didate filosofiaz badakitenek) Marxek idealismoaz egiten zuen kritikarekin (orrialde lepo horri buruz) baina baita autore feministek modernitateaz egindako kritikarekin (horri buruz asko idatzi du, Marxen perspektibatik nahiko urrun, esango nuke, Rosi Braidotti filosofoak). Baina diodanean "humanismoa politikaren kontrakoa bilakatzen dela" askoz gauza lurreratuagoa esan nahi dut

@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Alegia, gai politikoei buruz "gizatasunaren" ikuspegitik hitz egiten den gehienetan, gizatasunari forma ematen dioten elementu egiturazko gehienak (adibiderako, kapitalaren metaketa moduak, edo genero-sistemen konfigurazioa edo arrazakeria) albora uzteko joera dagoela eta, beraz, badirudi politikaz ari garela, baina politika erabat baldintzatzen duten elementuei kasurik egin gabe.

@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametz Barkatu torpezia, ez nago oso ohituta sareetan halako gauzak azaltzera, eta agian ez naiz oso ondo azaldu...

@okerreko @jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza oso ideia interesgarriak bota dituzue elkarrizketa honetan, eskerrik asko. Iruditzen zait badugula beharra gauza hauetaz hitzegiteko.

Kontra piska bat egitearren (gure betebehar "humanista" da karkar) defendatu egin nahi dut hemen ageri den ideia hau. Uste dut egia dela teknologia opako (eta mistikoago)etara desplazamendu bat ikusten ari garela, eta hor giza (giza batzuen, klaro) subiranotasuna galtzen dela.

@argia @iametza

@txerren @jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Baiki! Oso ados. Baina ezin zaio horri erreferentziarik egin, ene uste apalean, adierazi gabe ez dagoela "kontrol humanorik" hor. Uste dut klase borrokak utzi digula hiztegi oso bat, pena da galtzea. Esan dezakegu "menor control popular" edo "más concentración del control en unas pocas manos"... Bestela, benetan uste dut, asuntoa desitxuratua dago, ene ustetan

@txerren @jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Alegia, akatsa dela "control humano" horrek "humano" guztiak berdinak balira jokatzen duela: humanoak alde baten, makinak bestean. Eta ez da hori afera, me temitzen naiz.

@okerreko bai, derost zure argudioa.

Giza kontrol handia dago, egon, ixapuntucomen ;)) Orain, nor den eta nolakoa gizaki hori... ya tal .

@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza

@okerreko @txerren @jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza oso interesgarria. AAri buruz hitz egiten dugunean, esan/idatzi daitekeen esaldi ia-ia bakoitza galbahetik igaro behar da. Baina aspaldi samar saiatu ginen makinei sentimendu eta ezaugarri guztiz gizatiarrak egozten, eta hori errealitatetik oso urrun dagoela iruditzen zait.

Baina adi termino kapitalistetan planteatzen dugunean ere: AAk askeak (lizentzia libredunak) eta demokratikoak izan daitezkeelako. Baina hobeak lirateke?

@desertorea @txerren @jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Amiga! Libreak eta lizentzia irekiekin ez da halabeharrez ez-kapitalista. Nork dauka ekoizpen bideen jabetza, hori da klabea 🙂