mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Ingelesezko etimologia zoro xamar bat bururatu zait. Ea zer iruditzen zaizuen.

Umetan marrubitxo basatiak belar zotz batean sartuz biltzen nituen gurasoekin. Ohitura hori zabaldua al dago?

Ez dut uste oso probablea denik, baina "strawberry"-ak () "straw" (lasto) batean sartuta bildutako "berry"-ak (baiak) izan daitezke?

Argazkikoak iaz apirilaren 23an bildutakoak 😋
pixelfed.eus/i/web/post/291274

Dabid #FreePalestine ⁂

@aldatsa aitak eta biok eskuetan batzen genituen, edo telazko mukizapian gehienetan. Baina oso gutxitan lortzen genuen asko batzea, horretarako nengoen ni. 😋🍴

Lehen aldiz norbaitek esan zidanean ez zekiela jan zitezkeela, flipatu egin nuen. Zer haurtzaro mota izango ote zuen?

@desertorea @aldatsa
Orbaizetako mendietan, lekuko jendek, "Azpegi" izeneko mendia "mauritxe" deitzen dute (dugu). Gazte ginela, anaia eta biak eskualde hartan ginela, Iropile eta Mauritxe arteko oihanean kristoin basa mauri-zionia Jan genuen eta lekuko izenaren etimologia "Mauri xehe" zitaikela pentsatu.
Gure aurkikuntza jakintsu bati azaldu eta, sententzia erori zen gogor: "Ergelak ziek!, "Mauritxe"="Mairu etxe""
Guk tripa joko. Beti.