mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Hari hau denboran zehar eraikitzen joango da, interneten interes ezberdinen inguruko taldeak/kanalak topatzen joateko informazioa jartzen joango naiz. Hortarako bideoak egingo ditut baita youtuben dauden gauza ezberdinak tematikoki biltzen eta horrek denbora eskatuko du. Gaur sareko komunitateak:

Hau idatzi dugu @arkkuso eta biok eta eman dezake aipatzen diren gauzak aleatorioak direla, baina ez. Gertatzen dena da artikulu hoietan estekak jartzea ez dakidala ez ote den arraro geratzen. Asike segidan doaz. naiz.eus/eu/iritzia/articulos/

naiz: IRITZIA · Euskaraz bizi nahi dugu?

@izarobasurko @arkkuso gure planteamentua eduki sorkuntzaren ingurukoa zen, baina egia da behin adibideak jartzen hasita fedibertsoak izan zezakeela bere lekua, bai. Gaiaren inguruko baliabideak ematen egingo ditudan bideoetan aipatuko dut!

@ekintaekin @arkkuso primeran! Eskerrik asko kontuan izateagatik! ;)

@izarobasurko @arkkuso @ekintaekin faltan botatzen dut gauza bat: euskarak interneten biziraun behar badu, burujabetza teknologikoaren eta software librearen eskutik egingo duela hausnartzea. Bestela, gutxietsia izango delako edozein plataformatan (izan Youtube, Twich, Instagram edo Google bilatzailea bera), ez bereziki euskararen kontra zerbait dutelako, baizik eta ez zaielako errentagarria suertatzen publizitatearen logikan.

Arnasguneak behar ditugu interneten ere, eta horiek erabiltzea. 😊

@desertorea @izarobasurko @arkkuso elkarrizketa ezberdinak dira. Gauza bat da burujabetza teknologikoa begi onez ikustea, bestea euskarak mainstreamaren beharra duela. Gu (beno, ni esango dut badezpada) mainstreamera goaz, zuek burujabetza teknologikora. Ez dira bide berdinak, ez dira helburu berdinak, ez diete behar berdinei erantzuten, ez gara publiko berdinari ari.

@desertorea @izarobasurko @arkkuso honek esan nahi du burujabetza teknologikoa begi txarrez ikusten dudala? Ba ez, ze beti sentitu dut gertuko. Honek esan nahi du niri ez didala balio leku berri batean inork ikusiko ez duen zerbait egitea, nire helburua da hizkuntza kontzientzia gabeko euskaldunak dauden tokian eurek atsegin dutena euskaraz agertzea.

@desertorea @izarobasurko @arkkuso alegia, nik espreski youtuben eta twitchen agertzea bilatzen dut. Eta zuek jendea youtube eta twitchetik ateratzea. Zuen lana da jendea hortik ateratzea, nerea hor dauden bitartean (emberda dauden lekuan daudela) euskara agerraraztea. Zuek estrukturan fijatzen zarete, gu estruktura horren barruan kontatzen denean, edukian. Aliatu gaitezke, noski. Baina ez gaude elkarrizketa berean.

Eneko Oroz 🎭 :belarriprest:

@desertorea @izarobasurko @arkkuso gai honen inguruan beti pentsatu dut guk (hizkuntza gutxituetako eduki sortzaileok) izan behar dugula azkenak espazio masiboak uzten, eta uzten badugu beste espazio masibo bat dagoelako izan behar du.

Eta bitartean adi adi jarraitu zuek egiten duzuen bidea, ze norantza markatzen duzuen.

Ni behintzat hortan saiatzen naiz.

@ekintaekin @izarobasurko @arkkuso aipatu duzu "leku berri batean inork ikusiko ez duen zerbait egitea" eta azaldu nahi dizudana aterrizatzeko balio dit:

Arazoa da, nire ustez, pentsatzea Youtube, Twitch, Twitter... erabiltzen duzunean, hortik "de paso" dagoenak ikusiko zaituela. Atzean algoritmo bat dagoelako eta publizitate aldagai batzuei erantzuten dielako. Zure edukiak ezin duenez beste hizkuntza batzuekin konpetitu, ez du erakutsiko. Ondorioz, edo edukiaren bila zoaz, edo ez duzu ikusiko.

@ekintaekin @izarobasurko @arkkuso bereizketa egiten duzu edukiaren eta edukiontziaren artean, eta niretzat, euskararen kasuan, banaezinak dira. Txanpon bereko bi aurpegi direla esango luke hark. 😉

@desertorea @izarobasurko @arkkuso ulertzen dut esan nahi duzuna, eta ikusten dugu, urteak daramatzagu eta oraindik euskaldun askok ez dakite plataforma hortan ari garenik.

Baina hor nire soluzioa, gure kontraneurria nahi baduzu, egiten duguna ahal beste zabaltzea da. Jendeak jakitea euren ingurukoek erabiltzen dituzten plataformetan ze euskaldun dauden eta haiek "masiboki" jarraitzea. Hari hau, alegia.

@desertorea @izarobasurko @arkkuso horretarako adibidez, detektatu ditugun euskarazko youtube kanal guztietako bideoak zerrendatzen dituen hau zernonikusi.eus/youtube-euskar edo twitchen dagoen jendea zerrendatu eta momentuan zuzenean nor dagoen esaten duen hau ionlizarazu.github.io/twitzlar orain helburua da ahal beste jendek ezagutzea tresna hoiek, inguruan duten jendeari eurek atsegin dutena non topatu esateko. Horregatik aipatu genuen esplizituki @zernonikusi baita ere, klaro.

www.zernonikusi.eusZniPublic

@txerren @desertorea @izarobasurko @arkkuso @zernonikusi niretzako ere, eta pentsarazi dit nire helburua mainstreama inbaditzea izan arren, inbaditu daiteke peertuberi ikusgarritasuna eman ta hara bideratzen ere, adibidez hor publikatzen bideoak youtuberen aurretik edo sareetan zabaltzean bertako esteka erabiltzen. Kontuan izango det gaia.

@ekintaekin @txerren @desertorea @arkkuso @zernonikusi Ulertzen dut zuen helburua, mainstream inbaditzea dela, eta aizue… animo!! Dabid eta biok jada #fedibertso-ko ezagun zaharrak gara, eta aldiz, beste ikuspuntu bat dugu, “mainstream” edo “datujale diren enpresa” handien inguruan. Baina ulertzen dut zuen puntua. Gauza da oraintxe bertan euskal fedibertsoak badituela hainbat eta hainbat baliabide (orain dela urte pare bat ez zituenak) eta uste dut oso erabilgarriak izan daitezkeela, bereziki euskal kultura sustatzeko.

  • Den-denak euskaraz aurki daitezke (mastodon, pleroma, peertube, lemmy, paperjale…) eta euskaraz egindako harremanak dira ia 100%. @elegose irakurle taldea ekimen polita da, adibidez!
  • Arnasguneak direla esango nuke, txikiak baina arnasguneak, eta horrelako gauza bereizgarriak behar ditugula uste dut euskara sustatzeko. Elon Musken plan estrategikoan ez dut uste euskara ere agertuko denik, adibidez.
  • Burujabetza bera, euskal herrian dute askok, eta moderazioa, harremanak etab. askoz ere errazagoak dira.
  • Gertutasun honek, euskal fedibertsoaren partaideak batzeko aukera eman digu topaketak ere eginez: https://fedibertsoa.eus/ , eta durangoko azokan ere ikusi ohi gara. Elkar ezagutzeak baditu abantailak herri txiki honetan!

Niri pena handia ematen dit zuek bezalako eduki sortzaileak, zuen lana mainstream enpresen eskuetan uzteak, baina berriro diot, ulertzen dut erabakia eta zuek egindako hausnarketa! ;) Uste dudana da, denon aldetik bultzadatxo bat emanda euskal #fedibertsoak eragin handia izan dezakeela arnasgune bezala, eta baita euskal kulturaren sustatzaile bezala.

fe.disroot.orgFEDIsroot

@ekintaekin galdera: badago euskarazko mainstreamik? Edo erdaretan gertatzen den fenomeno bat erreplikatu nahian ari gara? @desertorea @izarobasurko @arkkuso @zernonikusi

@txerren @desertorea @izarobasurko @arkkuso @zernonikusi aber, zuri fede ona aurresuposatzen dizut beti asike deserosoa irudituko balitzait ere ez naiz haserretu edo minduko, ez kezkatu 😅

@txerren @desertorea @izarobasurko @arkkuso @zernonikusi nik konkretuki mainstreama espazioan ikusten det, ez edukian. Eta nire planteamendua da egon behar garela espazio hoietan, interferitzeko ta gure begirada emateko. Eta bertan dagon euskaraz dakienak bestelako edukia egiteko. Ez moldeak kopiatu baizik eta espazioak geureganatu edo geure moduak sortu jende guztia begira dagoen espazio horretan. Eta fokotxoak piztu mundua beste era batera kontatzen.

@ekintaekin forokotxoak irakurri dut lehenengoan XXD (fataldelomio) @desertorea @izarobasurko @arkkuso @zernonikusi