Gaur trenetik oria ibaia ikusten ari nitxala zalantza bat piztu zait. Ur gazia noraino iristen da?
Kuriosidadeak.
@Izarrarte Marea Txokoalden sumatzen da, Aginako zubian, alegia. Horraino iristen da ur gazia
@arasanse Eskerrik asko!
@Izarrarte @arasanse Bai, #Txokoaldeko zubiraino seguru. Inguru horretakoa naiz ni. Kosta Legea aplikatzen da hemengo erriberetan. Gorago ere iristen da marea, baina ez nago seguru noraino. #Usurbilgo Osinalde industrialdearen (Elhuyar, Aizpurua autobusak, Ucin...) ondoan dagoen Kaparotz baserri pareraino baietz esango nuke, marearen indarraren arabera.
@aldatsa @Izarrarte Nik oriotar batek esanda erantzun dut, baina zurea zehatzagoa da; bistan da bertako zarela
@Izarrarte @aldatsa @arasanse Itsasertzaren legeak itsas gaineko 5 metroko maila hartzen du domeimu publikoa ezartzeko erreferentzia. Urolaren kasuan, hoberen ezagutzen dudana, nahiko ondo parekatzen dira legearen maila hori (Oikiako Errotagaingo zubiaraino) eta marea altueneen mailak (erraz gainditzen du Mantziorko zubia)
@gontxatorre eskerrik asko ekarpenagatik
@Izarrarte igeri jun beharko dastatzen
@porru akaso marea gorantz badijua ta plantxa eran, bestela...