mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Gaur trenetik oria ibaia ikusten ari nitxala zalantza bat piztu zait. Ur gazia noraino iristen da?

Kuriosidadeak.

@Izarrarte Marea Txokoalden sumatzen da, Aginako zubian, alegia. Horraino iristen da ur gazia

@Izarrarte @arasanse Bai, ​ko zubiraino seguru. Inguru horretakoa naiz ni. Kosta Legea aplikatzen da hemengo erriberetan. Gorago ere iristen da marea, baina ez nago seguru noraino. ​go Osinalde industrialdearen (Elhuyar, Aizpurua autobusak, Ucin...) ondoan dagoen Kaparotz baserri pareraino baietz esango nuke, marearen indarraren arabera.

@Izarrarte @aldatsa @arasanse Itsasertzaren legeak itsas gaineko 5 metroko maila hartzen du domeimu publikoa ezartzeko erreferentzia. Urolaren kasuan, hoberen ezagutzen dudana, nahiko ondo parekatzen dira legearen maila hori (Oikiako Errotagaingo zubiaraino) eta marea altueneen mailak (erraz gainditzen du Mantziorko zubia)

@Izarrarte @aldatsa @arasanse honatx muga bera Oriaren kasuan.