#FakirrarenAhotsa​ren inguruko iritzia 

Pasarteren bat luzetxo egin bazait ere orokorrean gustatu zait. Irakurtzen hasi aurretik ez nekien ia ezer Imanoli buruz, baina bere bizitzako eta Euskal Herriko historia hurbileko argi-ilunak kontatzeko modua egokia iruditu zait. Bereziki gozatu dut informazio gehiago bilatzera bultzatzen ninduten erreferentzia historiko ugariekin.
Erreferentzia musikalak orokorrean oso urrun geratzen zitzaizkidan baina ondo dago gauza berriak ezagutzea.

#FakirrarenAhotsa​ren inguruko iritzia 

@aldatsa nik berdin pentsatzen dut, badaude pasarte astunagoak, baina ez dute istorio orokorra itzaltzen. Liburu atsegina iruditu zait 😃

Imanolena oso gai korapilotsua da, liburua irakurri orduko ezagutzen nuen. Idazle/sortzaile gutxi busti dira eta horrek ere badu bere meritua.

#FakirrarenAhotsa​ren inguruko iritzia 

@dabidnet @aldatsa @elegose lehen ere aipatu nuen niri ere orokorrean gustatu zitzaidala liburua eta gustura irakurti nuela, baina baita Imanol Parisetik itzultzen denetik aurrera liburua motelagoa edo gezagoa iruditu zitzaidala. Agian, interesgarrien egin zitzaizkidan erreferentzi historiko eta kulturalak lehen zatikoak zirelako (bigarren zatikoak gertuagokoak dira denboran eta, ondorioz, niretzat ezagunagoak).

#FakirrarenAhotsa​ren inguruko iritzia 

@Zaru_ttikiya
Nik izan dudan arazoa liburuarekin aurrera ez jarraitzeko fikzioa eta errealitatea zehazki nola uztartzen diren ez ulertzea izan da; hau da, liburuaren planteamenduak nahastu egiten nau Larzabal/Lurgain, pertsona/pertsonaiaren arteko muga non den ez dakidalako, eta horrek nolabaiteko ezinegona sorrarazten didalako... zer irakurtzen ari naiz, biografia ala eleberri bat?

@dabidnet @aldatsa @elegose

#FakirrarenAhotsa​ren inguruko iritzia 

@Zaru_ttikiya @dabidnet @aldatsa @elegose
Eta nahiz eta suposatzen dudan hor datzala lanaren mamia ezin ezin naiz bertan sartu, seguru aski zurrunegia izan naizelako.
Ea aurrerago animatzen naizen berriz ere saiatzeko.

#FakirrarenAhotsa​ren inguruko iritzia 

@jabiersalis @dabidnet @aldatsa @elegose bai, ez nizuke niri ere gertatu ez zaidanik esango. Nahiz eta jakin eleberria zela, zenbaitetan benetan gertatua izateak edo fikzioa izateak irakurritakoa nik jasotzeko modua alda zezakeen, baina askotan zalantza argitu ezinik geratu naiz.

Jarraitu

#FakirrarenAhotsa​ren inguruko iritzia 

@Zaru_ttikiya @jabiersalis @aldatsa @elegose nire ustez oso ondo uztartzen ditu egia eta fikzioa. Honela ulertu dut: ibilbidea egiazkoa da, gertakariak egiazkoak, erreferentzia kultural eta tenporalak egiazkoak. Tartean dauden gogoeta eta bizipen pertsonalak (amodioak, beste pertsonai batzuekiko erreferentziak, barne bakarrizketak, erreferentzia politiko batzuk…) fikzioa.

Agian horregaitik aldatu dio abizena, berak ere ezin banatuta 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.