Grafiko honetan agertzen diren liburu guztiak irakurtzea gomendatzen dizuet. Gaur egungo gizartea eta sistema politikoak ezagutzeko lagungarriak dira (broma gutxi)
@dabidnet Denak irakurrita dauzkat, eta distopia, zientzia-fikzioa edo soziologia-fikzioaren generoen barruan sartu ohi diren arren, argi daukat TERROREAREN barruan sartuko nituzkeela, irakurri ahala sentitu nituen hotzikarak IKARA gorri bihurtzen zitzaizkidalako pentsatuta zeinen gertu (eta, askotan, zeinen okerrago) gauden azaltzen dizkiguten egoeretatik. Eric Arthur Blair jaunari buruz ikertu ondoren, galdetzea dago noraino bihurtu den ohartarazpena izateko idatzi zuena gaiztoen inspirazio.
@aldatsa @izaro @bixardune oporrak hartu bezain pronto Johanna Sinisaloren El núcleo del sol irakurtzen jarriko naiz http://www.rocalibros.com/roca-editorial/catalogo/Johanna+Sinisalo/El+nucleo+del+sol
@dabidnet @aldatsa @izaro Bide batez: 1984ren itzulpenean (eta bihoakio aldez aurretik nire errespetua Aitor Arana itzultzaileari), ez zitzaizuen iruditu hizketaberriaren adibide bikaina jatorrizko "crimethink" hura "krimental" itzuli beharrean pentsamendu-krimen itzuli izana? Maiz pentsatu dut horren atzean zer ote dagoen... Itzultzailearen hautu askea? Jaurlaritzak euskara batu kanonikoa ez dena diruz laguntzen ez duela? Editorearen eskua? Gaztelaniazkotik aldendu nahia?
@bixardune @aldatsa @izaro 1984 gaztelaniaz irakurri nuen, baina beste liburu batzuetan antzeman ditut horrelakoak (ez euskaraz bakarrik). Gustatuko litzaidake bertsio originala irakurtzea, baina ez dakit pazientzia nahikoa izango nukeen
@bixardune @aldatsa @izaro agian @asellu konpromiso baten sartu nezake eta berari galdetu
@dabidnet ez dakit zer nolako maila duzun ingelesez, baina esango nuke ez dela bereziki zaila: ahalegin-etekin erlazio ezin hobea!!!
@dabidnet @bixardune @aldatsa Bai… nik ere gazteleraz irakurri nuen… baina bai, hor badago hor itzultzaileen lanak duen marra gorriren bat… nik adibidez laranja mekanikoa irakurri nuenean (gazteleraz) asmatutako hizkuntza hori asmatzeko zer erabaki eta irizpide hartu zituzten galdezka egon nintzen…
@dabidnet @aldatsa @bixardune Ez al duzue nahikoa @elegose -rekin! Kar-kar-kar! Irakurri beharreko liburuen zerrena gero eta haundiagoa dut #fedibertsora sartu nintzenetik! ;)
@aldatsa @bixardune @dabidnet Ulertu eta irakurtzeko zer moduzko ingelesa du? Oraintxe nabil “Game of Thrones”-en azken liburua bukatzen, (sniff) eta ingelesezko irakurketekin jarraitu nahi nuke. George R.R. Martinen prosa azkarra nahiko ondo ulertzen dut (gazteleraz ere irakurriak nituen eta) baina ez dakit #TheHandmaidsTale irakurtzeko zailtasunak izango ditudan… Ze zailtasun maila du?
@izaro @aldatsa @bixardune jode, ba nik eskola utzi nuenetik, ez dut berriro ingelesez ezertxo irakurri (testu teknikoak eta blog batzuk dira salbuespen bakarrak). Hiztegiaren ondoan irudikatzen dut neure burua, astiro-astiro irakurtzen... egia aitortu behar badizuet inbidia ematen didazue
Izaro, liburu bakarra? Erabaki hau hartu nuenetik (zuk gomendatutako liburu bat tarteko), ezinezkoa https://www.sarean.eus/norberaren-irudimenari-zor-dizkiogun-orduak/
@dabidnet @izaro @bixardune
Ezagutzen ez ditudan hitzen esanahia testuingurutik ulertzen dut batzuetan baina hiztegia ere dexente erabiltzen dut. Azken hilabeteetan ingelesez irakurtzen dudan lehen liburua da eta pixka bat kostatzen ari zait
Lehen orriaren argazki bat bidaltzen dizuet.
@dabidnet Eta, halaber, ikara baretzeko, badago baieztatzea liburuotan azaltzen zaizkigun sistema oroahaltsuak ez direla existitzen eta ez direla existituko; berdin dio zein gaizto aplikatzen dugun zientzia, zein sakon sartzen zaigun agintarien autoritarismoa, zenbat aurreratzen diren kontrol-sistemak... Beti geratuko da itxaropen hazi den ile gutxiko tximu talde kontrolaezinen bat...
@bixardune distopien inguruan berba egiten dudanean beti diot berdina, Huxleyren Bai mundu berria ooooso gertuko sentitzen dut. Hori izan zen beldur gehien sartu zidan ikuspuntua (eta distopiak irakurtzeko zaletasuna piztu zidana)